Helduentzako tailerrak

Talleres adultos - Txaramelakoop (1)

Zure eskuekin, mota ezberdinetako pasta freskoa egiten ikasi.

Larreetatik gure plateretara, gure osasuna eta ingurumenaren osasuna hobetzeko gakoak emango ditugu. Pasta lortzeko eraldaketa prozesuaren atal bakoitza azalduko dugu; zerealaren ekoizpena, ehoketa, baheketa, oraketa …
Ikastaroaren iraupenaren arabera, irin mota ezberdinen oreak egin daitezke; gari gogorra, zekalea, espelta, arroza eta artoa. Pasta mota ezberdinak ere egin daitezke; tallarineak, rabioliak, pasta laburra, lasaña, baita ere, saltsa gozoak eta sasoiko barazkiekin eginiko beteak prestatu.

a.Pasta freskoa eta artisaua egiten ikasteko lehenengo pausuak.
b.Pasta freskoa eta artisaua eta hauek laguntzeko saltsak egiten ikasi.
c. Gluten gabeko pasta freskoa eta artisaua egiten ikasi.

Talleres adultos - Txaramelakoop (2)

Zereal integralak energia iturri.

Zerealen ehoketa eta irinen kalitatea gure osasunarekin guztiz erlazionatuta dago. Erostera goazenean, irinen aukeraketa on bat egiteko aholkuak emango ditugu, horretaz gain, zereal mota ezberdinen irin integral eta zereal osoekin plater ezberdinak prestatuko ditugu, horrela, hauen benetako zaporea dastatzea lortuko dugu.

null

Sukaldean denbora gutxi erabiliz osasuntsu jan.

Nutritiboki osoak diren platerak prestatuko ditugu, baina aldi berean denbora gutxiko prestaketa dutenak. Asteko menu osasuntsu eta sinplea prestatzeko baliabideak emango ditugu.
Behin sukaldatuz gero, bi aldiz jango dugu, denbora eta energia aurreztuz eta hondakinik gabe.

Talleres adultos - Txaramelakoop (4)

Hemen ez dugu ezerez botatzen, hondakin gabeko sukaldaritza sortzailea.

Gure sukaldeetan sortutako jakien soberakinaz baliatuz, errezeta original eta errazak. Jakiak prestatzen dugun bitartean erosketa arduratsuaren gakoaz hitz egingo dugu hondakin organikoak murrizteko.

Talleres adultos - Txaramelakoop (5)

Sasoiko eta bertako barazki bati biraka!

Gure ortuetan aurkitzen dugun barazki baten propietateaz baliatu ahal izateko, jaki bera ondo aztertzea beharrezkoa da. Hautatutako jaki osoa erabiliko dugu errezeta desberdinak prestatzeko.

escuela para adultos 6 - txaramelakoop

Gastrodibertsitatea; ondare nekazaritza eta gastronomikoa

Bertako barietateek ondarea osatzen dute, ez bakarrik gure kulturaren parte direlako, baizik eta nekazaritza ekologiko bat abiatzeko duten garrantziagatik ere. Haziak eta horiekin lotutako jakinduria partekatuko dugu, lekuan lekuko barietateak mantentzeko ezagutzak emanez.

null

Urtebetetzea ospatu elikagai osasungarriak erabiliz.

Urtebetetze ospakizunetan kalitate baxuko elikagaiak ez erabiltzeko eta hondakinak murrizteko, azukre eta gatz gutxiago dituzten elikagai gozoak erabiliko ditugu. Plater bakoitza, erakargarria eta dibertigarria izango da, gure irudimena landuz kolore eta formekin jolastuko dugu.

null

Hanburgesa begetarianoak eta saltsak egiten ikasi.

Hanburgesa osasuntsu eta dibertigarriak egingo ditugu, oinarria barazkiak, lekaleak eta zerealak izanik. Hanburgesak ez desegiteko gakoak emango ditugu eta laguntzeko saltsa gozoak prestatuko ditugu, zaporez betetako plater nutritiboak lortuz.

null

Azukre gabeko postreekin gozatu.

Osagai osasuntsu, energiteko eta azukre gabeko errezetak gozatzean dago gakoa. Azukrea daramaten postreak bezain gozoak lortzeko, alternatibak ezberdinak emango ditugu,azukrea eta irin finduak ordezkatzeko eta eta edozein adineko pertsonentzat testura eta zapore egokiak erabiliz erakargarriak izateko

10 propuesta

Bota zure tailer proposamena eta guk errealitate bihurtuko dugu

Bota zure tailer proposamena eta guk errealitate bihurtuko dugu

DESKARGATU PDF

Pasta Formularioa

    Please prove you are human by selecting the Key.

    Heziketa Formularioa

      Please prove you are human by selecting the Car.