Txaramela pasta EHko pasta ekoizleekin batera Berria aldizkarian

Pasadan zapatuan, Berria aldizkarian, Euskal herrian modu agroekologikoan pasta ekoizten ari garenon erreportaia argitaratu zen. Zituene, Errenterian; Martinelli, Beriainen eta Txaramela, Muskizen kokatuak.

Lurra eta osasuna, espiral berean izenburu duen erreportaian proiektu bakoitzaren deskribapena topatuko duzue beraz hemen duzue link-a.

LURRA ETA OSASUNA, ESPIRAL BEREAN

 

 

Sarane, saski bat baino gehiago

Aurten Saraneko proiektuari beste ekoizle bat gehitu zaio, guztira sei ekoizle izanik. Lan ildo berdinean gauden sei proiektu ezberdin batzen ditu Saranek; Bizkaigane, Boga, Erain, Olatxu, Otumetxuko laba eta Gu geu Txaramela.

Sarane ez da saski bat bakarrik, Saraneko saskia erostean lehenengo sektoreko proeiktu txikiak eta plazak bultzatzen ari zara.

Bada historikoki harreman gune, salmenta espazioa, sektorearen presentzia islatu duena; plaza.

Plaza lez, identitatea, emozioak eta harremanak batzen dituen saskia dogu sarane, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubi lana du oinarri. Harreman gune honi, zuzeneko salmenta espazio hori, saski honen bitartez sortua.

Sei proiektu gara, sei identitate elikadura burujabetzaren bidean elkarlanean, proiektu bakoitzaren islada da Sarane.

Txikitasunetik eraikitako proiektua, agroekologiaren baloreak ardatz era artisauean sortu eta landuak. Gutako bakoitzak, prozesu osoan era aktiboan lan egiten dogu:lurraren lanketatik, transformazioa eta zuzeneko salmenta arte, lan bakoitza zaindu eta mimatuz.

Plazak barnebiltzen duen harreman gune hori, salmenta zuzenerako apustu hori, etorkizun duin bat elikatzeko gogo hori du Saranek.

Gurekin harremanetan jartzeko:

saraneproiektua@gmail.com

teléfono zkia: 688900541

Facebook/ Sarane Proiektua

Bertan bideoa ere ikusi dezakezue

Eskerrik asko eta On egin!!