Hezi zaitez, zeure ingurunean ekinez
Adin guztiei zuzendutako ekintza desberdinak prestatzen ditugu, beti elikadura eta naturaren artean dagoen harremana oinarri izanik.
Adin guztiei zuzendutako ekintza desberdinak prestatzen ditugu, beti elikadura eta naturaren artean dagoen harremana oinarri izanik.
Elikadura hezkuntza, aldaketa dakarren prozesu dinamikoa da. Honen bitartez, jakien ekoizpen, eskuratze, kontserbazio, prestaketa eta kontsumo prozesuen inguruko kontzientzia arduratsuagoa piztea lortzen da. Ohitura kultural, norbanakoaren behar eta lekuan lekuko eskuragarri dauden baliabideak kontuan hartuta.
Zeharkako tresna honen bitartez, gure ingurua errespetatzeak duen garrantziaz kontzientziatzen dugu biztanleria. Izaki bizidunen osasuna eta lurrarena, guztiz loturik baitaude.
Hezkuntza ez -arautua denez, nahitaezkoak diren gaiak lantzeko eta hezkuntza arautuaren kurrikulunean dauden hutsuneak betetzeko aukera ematen du.
Pertsona orori zuzendua. Talde bakoitzaren ezaugarrien arabera moldatzen ditugu materiala eta dinamikak.Eskola, institutu, gurasoen elkarte, kultur- etxe, gazteleku, esukaltegi, naturaren interpretazio zentro, lagun-talde eta abarrekin egiten dugu lan.
Astean zehar zein asteburutan,eskola zein eskolaz kanpoko ordutegian.
Parte-hartzaileak izango dira ikasketa prozesuaren protagonista. Praktikada, gure inguruan aldaketa eragiteko gakoa.
Bi aukera; Gure pasta obradorea beti dago talde bisitei irekia eta bertan egin ditzakegu tailerrak. Bertaraino etorri nahi ez baduzue, gu geu mugitu gaitezke tailerra egite nahi duzuen lekuraino eta behar den materiala bertara eramaten..
PDFa Euskaran edo Gaztelanian Deskargatzea.