Txaramela zure jatetxean

Gaur egun, pasta gure dietan dagoen elikagaietako bat da, barietate asko daude eta forma ezberdin asko prestatzeko. Txaramela pastak zerealaren zaporea du, gari gogorra, espelta edo zekalearena. Zure jatetxeko menuan falta ezin den elikagai artisau eta osasuntsua da guk ekoiztutako pasta.

Txaramela ez da pasta lantegi bat, astero egiten dugu pasta eta eskaintzen dugu tenperatura baxuetan lehortutako pasta pisura edo baita freskoan ere, bi kasuetan pastak zentzuekin jasotzen ditugun propietateak mantentzen ditu, zaporea, textura, usaina, kolorea, aroma….Gure pastak, egosteko denbora gutxiago behar du eta prestatutako saltsa hobeto lotzen zaio.

Sasoiaren arabera pastaren kolorea eta zaporea aldatzen doa, zuek mundu ezezagun hau ezagutzea gustatuko litzaiguke, forma, zereal, barazki, fruta eta belar aromatiko ezberdinez egindako pasta eskeiniz.

OSAGAIAK

  • Barazkiak:Espinaka, berakatza, kalabaza, piperra…
  • Espeziak: Oreganoa, albaka, kurria, kurkuma, asuna, jengibrea…
  • Fruta: sagarra
  • Beste batzuk: ardo beltza

FORMAK

  • Pasta lehorra: espiralak, tallarineak, izartxoak, karakolak
  • Pasta freskoa: espiralak, tallarineak, izartxoak, karakolak, espagetiak, lasañarako plakak, kaneloietarako plakak eta rabioli beteak

Aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta eskaini zure bezeroei etxean egindako kalitatezko pasta.