FAQ

Próximamente habrá más información.

Próximamente habrá más información.

Próximamente habrá más información.

Gure pastak lau hilabeteko iraungitze data dauka, erabiltzen dugun zerealaren garaua osorik ehotzen dugunez, denborarekin galorratzean dauden gantz esentzialek pasta garrazten baitute. Hori dela eta, kristalezko boteetan hobeto mantentzen da.

Hiru zereal motekin egiten dugu lan, barietate ezberdinetako gari gogorra, espelta (gari biguna) eta zekalea. Denak integralak dira baina haien erauzketa desberdina da; gari gogorrak %95 eko erauzketa du, espeltak %90ekoa eta zekaleak %80koa.

Guk ekoiztutako pasta ezin dute zeliakoek jan, neurri handiagoan edo txikiagoan glutena daukalako.

Bilbon

GEURIA MERKATUA
Askao 8, 48005 (Zazpi kaleak)
Al lado de la salida de Metro de Unamuno

CHARCUTERIA URDAITEGI
Askao 19, 48005 (zazpi kaleak)

BASQUERY
Ibañez de Bilbao 8. Bilbao 48001

KRESALA
Jardines kalea,2 (48005)

NATURALIS
San Mames Zumarkalea, 44, 48010

Mungian

IZARBIDE
Calle Itxaropena

BERTEIZ OGITEGIA
Elordugoitia Kalea, 17 BAJO(LONJA). 48100

Marurin

HELADOS ITALIANOS GELATI GELATI
En las piscinas

Durangon

IZARBIDE
Kalebarria Kalea, 7, 48200

Abadiñon

GORETIREN DENDA

Algortan

HURBILEKO JALEAK
Calle telletxe 13

Leioan

KIPULA EKODENDA
Av. Sabino Arana Etorbidea, 82, 48940

Artean

HERRIKO BENTA
Herriko plaza, 40

Igorren

ZAZPI HAIZETARA
Lehendakari agirre, 11

Muruetan

AIXIRIBIL TABERNA

Eibaren

IZARBIDE
Julian Etxeberria Kalea, 13

Aste bete lehenago eskatuta bakarrik erosi daiteke pasta freskoa.

Bai, kasu hauetarako, pasta pisura eskeintzen dugu, prezioa apur bat murriztuz.

Pasta mota eta pastarekin batera jaten dugun gehigarrien araberakoa izango da.
Pasta integrala irin finduagaz egindako pasta baino gutxiago loditzen du eta osasuntsuagoa da.

Pasta integralak gariaren sahie eta galorratza dauka. Horrek esan nahi du zuntza, nutriente guztiak eta azido gantz esentzialak dituela, horregatik askoz gehiago asetzen du eta digestio-aparatua erregulatzen du. Gainera indize gluzemikoa baxuagoa dauka, hau da, odolera azukre kantitate gutxiago askatzen du.
Denbora gehiago behar duenez digeritzeko, kaloria gehiago xahutzen ditu, beraz, pasta errazio batek kaloria gutxiago izango ditu.
Pasta “al dente” jatearen arrazoietako bat gutxiago gizentzen duela da, almidoiaren zatirik handiena hesteetara doalako odolera azukreak askatu gabe.
Garrantzitsua da pasta zuntz begetal iturri batekin eta proteinak dituen beste batekin jatea, plater bakkarra ez izateko eta oreka ez galtzeko. Ez lagundu inoiz ogiarekin.

Lapiko batean 500g pastarentzat 5litro ur jartzen da irakiten. Behin irakiten dagoenean gatza gehitzen diogu (500g-rentzat 22,5-30g gatz).
Berriro irakiten hasten denean, pasta botatzen dugu eta egurrezko goilararekin laguntzen diogu, kabiak desegiteko edo pasta ez itsasteko. 5-6 minutu itxaroten ostean, bat probatzeko ateratzen dugu “al dente” dagoen jakiteko eta bakoitzaren gustoko dagoenean uretatik ateratzen dugu. Ez da beharrezkoa ur hotzetik pasatzea. Pasta egosi dugun ur kantitate apur bat gordetzen dugu, saltsa gehitzen diogunean pastari hobeto lotzeko.
Eta behin egosita, saltsa gehitu, olioa edo garnizioa eta jatera!!!

Hiru arrazoi pasta “al dente”jateko
1- Pastak dituen Karbohidratoak odolera apurka-apurka askatzen doaz, energia gorputzean denbora gehiago mantentzen delarik.
2- Pastaren egoste denbora murrizten badugu, bere indize gluzemikoa, hau da, odolak xurgatzen duen azukrea, murrizten da. Beraz, osasuntsuagoa da.
3- Oso egosita baino gutxiago loditzen du.