Umeentzako tailerrak

Zerealak, gure larreetan eta gure plateretan. Pasta Tailerra.
Eguneroko otorduetan zerealak aurkitzen ditugu, hau hizpide hartuta ikasleak Kontsumo arduratsuan barneratuko dira, elikagai baten jatorria eta egiteko era deskubrituz. Pasta lortzeko eraldaketa prozesuaren erakusketa dinamikoa eta parte-hartzailea. (Gure obradorean egiteko aukera).

Sukaldaritza ezagutzen, goazen errezeta osasungarriak prestatzera!
Umeek haien elikaduraren protagonistak izango dira. Modu honetan janariari balio gehiago emango diote. Sasoiko eta bertako barazkiak erabiliko ditugu eta kolore eta formei garrantzia emanez errezeta osasuntsu eta erakargarriak prestatuko ditugu, hala nola, pizza, hanburgesak, lasaña …

Azukre gabeko postreekin gozatu
Azukre gabeko postre ezberdinak egiten ikasiko dugu. Horretarako, osagai osasuntsu eta energetikoak erabiliko ditugu. Alternatiba ezberdinak emango ditugu, postre gozoak lortzeko, zapore eta testura egokiekin, erakargarriak izateko umeentzat.

Basoan barrena, naturatik jasotako jakintzak ezagutuz.
Denon artean eraikiko dugun ipuin interaktibo baten bitartez, Euskal Herriak Ama Lurratik jasotako jakinduria landuko dugu. Ohitura eta lanbide zaharrez baliatuko gara euskal nortasuna ezagutzeko.

Belar magikoen ezagutza eta erabilera; ukenduak, xaboiak, poltsa usaintsuak.
Dinamika ezberdinen bitartez, haziak, biziraupenerako duten garrantziaz eta hauek desberdintzen ikasiko dugu. Horrez gain, birziklatutako materialekin sasoiko hazitegia sortuko dugu etxera eramateko edo klasean zaintzeko.

Hazitik ahora; haziak bizitzaren “haziera”
Ortua martxan jartzeko lehenengo pausuak emango ditugu,
haziak zelan lortu eta nola ereiten diren ikasiz. Dibertsitatea landuko dugu klaseko espazio txikiak barazki eta belar aromatikoak hazteko erabiliz.

Nola erraztu zail dirudiena, umeek osasuntsu eta gustura jateko errezetak
Umeentzako elikadura bertako eta sasoiko barazkietan oinarritu behar da. Otordu desberdinetan erabiltzeko baliabide errazak emango ditugu. Hortik abiatuta, kolore eta formei garrantzia emanez errezeta osasuntsu eta erakargarriak prestatuko ditugu.

Ez dezagun mundua jan, elikaduraren aztarna ekologikoa.
Urrunetik ekarritako jakiak, plastikoz inguratuta, osagai kaltegarriz beteta… Gure elikatzeko moduaren arabera gure aztarna ekologikoa asko aldatu daiteke. Txikitatik ondo informatuta bagaude erabakitzeko ahalmen handiago izango dugu.

Hamaiketako eta askari osasuntsu eta errazak.
Hamaiketako eta askari osasuntsu eta jasangarriak egiten ikasiko dugu, modu honetan, alde batera utziko ditugu elikagai prozezatuak, bertako barazki eta fruten erabilpena sustatuz. Errezeta errazak eta kalean jateko erosoak prestatuko ditugu.

Bota zure tailer proposamena eta guk errealitate bihurtuko dugu
Bota zure tailer proposamena eta guk errealitate bihurtuko dugu