Gure Sustraiak

Gure Sustraiak

Txaramela Pasta agroindustriaren aurrean jaio den alternatiba da, Ama Lurraren defentsa eta elikadura burujabetza oinarriak izanik.
Geologia eta Ingurumen zientzietan lizentziatuak eta Txaramela Koop. Elk. Txikiko sortzaileak gara, Ainara eta Izaskun. Ingurugiro hezkuntzan elkarrekin lanean geundela ur-errota zahar bati bizitza emateko ilusioarekin sortu zen TXARAMELA.

Apurka – apurka Bizkaian galtzen joan diren gure kultura eta tradizioaren parte dira ur-errotak eta zerealen ereitea.

Egoera honen aurrean eta kontutan hartuta lurrarekiko daukagun lotura, baserriaren auto-hornikuntza eredua eta ingurumen heziketan daukagun ibilbide luzeagatik, proiektua forma hartzen hasten da.

Guztiz lotuta zeuden bi behar-izan ikusten genituen, antzinako ofizio bat berreskuratzea gaur egungo betebehar bat asetzeko , hau da, irina ehotu pasta ekoizteko, pasta gure etxeetan inoiz falta ez den jakia baita.

Zertarako?

Txaramela, bizkaiko lurraldean haien beharrezkoak diren elikadura osasuntsua eta ingurumen heziketa lantzeko eta bultzatzeko jaio da.

Horretarako, pasta eredu agroekologikoan ekoizten du eta adin guztiei zuzendutako material didaktikoak diseinatu eta irakasten ditu, gizartean kontzientzia sortuz eta ingurumenaren errespetuan oinarritzen diren baloreak trasmitituz.

Nuestras Raices - Txaramelakoop (1)
Nuestras Raices - Txaramelakoop (2)

Zelan?

Txaramelaren lan filosofia agroekologian oinarritzen da.

Hau da, ekoizpenaren prozesuaren gardetasunean, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko hurbiltasunean, biodibertsitatearen babesean, autohornikuntzarako ahalmenean eta elikadura burujabetzan.