Blog

Sasoiko barazkiekin eta txaramela pastagaz egindako lasaña

Txoriene programan egon giñen orain dela hiru urte eta hau izan zen egin genuen errezetako bat, sasoiko barazkiekin egindako lasaña.
Orain da basoan onddoak eta perretxikoak hartzeko garaia eta iderrak ereiteko garai bebai, beraz, momentu ona izozkailutik iazko azken iderrak ateratzeko eta lasaña gozo hau prestatzeko.
Ikusi bideoa eta animatu zaitezte etxean egitera, on egin!
Hace tres años estuvimos en el programa de Txoriene y esta fue una de las recetas elaboradas allí, lasagña de verduras de temporada.
Ahora es la época de recoger hongos y setas en el bosque y de sembrar los guisantes también, por eso, estaría bien ir utilizando esos guisantes que tenemos en el congelador todavía del año pasado para hacer esta rica lasagña.
Ver el vídeo y animaros a hacerlo en casa, ¡buen provecho!
Talleres niños - Txaramelakoop 1

Txaramela Pasta Eskolako Jantokietan

Azkenaldian eztabaida handia sortu da eskoletako jangelen ereduaren inguruan. 2000urteko araudiaren ostean ikastetxe publikoko jantoki guztiak catering empresa batek gestionatzen baitu sukaldeak desargertzen joan direlarik.

Familiak haien umeen elikaduraz kezkatzen hasi dira, zer jaten duten jakin nahian. Hori dela eta, guraso elkarteengandik bultzatuta eta beste elkarte batzuengatik bebai ekimen berriak sortu dira jangelen kudeaketa aldatu ahal izateko.

Ekimen hauen bitartez, janaria osasuntsua, bertakoa eta justua izatea aldarrikatzen da eta horretarako zubi berriak eraiki behar dira lehenengo sektoreekin eta landa eremuarekin. Oso garratzitsua da umeek ezagutzea nondik datozen jaten dituzten elikagaiak, zelan ekoizten diren etab. Eskolako jantokiek badutelako balore pedagogikoa, elikadura, ingurunea eta kultura ezagutzea.

Jateko pastari dagokionez, gaur egun, ikastetxeetako jantokietan jaten duten pasta agroindustriatik dator. Ekoizterakoan  irin  refinatua lortzeko, kalitate txarreko  garia   erabiltzen dute. Ingurunearen eta gizakion osasuna kontuan hartu gabe. 

Gure pasta ekoizterakoan lehengaiei eta ekoizpen prozesuari garrantzia ematen diogu. Lehenik eta behin, erabiltzen ditugun zerealak modu ekologikoan ekoiztuta daude. Guk garaua jaso eta harrizko errota batean garaua osorik ehotzen dugu nutriente guztiak erabiliz.  Lortzen dugun irin integrala barazki , fruta eta belar aromatiko ekologikoekin nahasten dugu. Horregatik, urteko sasoiaren arabera pastaren kolorea eta zaporea aldatuz doa.

Hau dela eta, eta ondoren aipatuko ditugun beste hainbat arrazoiengatik funtsezkoa da Txaramela Pasta eskolako jantokietan egotea.

  1.  Jangeletara kalitate handiko produktuak iristea beharrezkoa da, mimoz eta zentzuz eginda.

  2. Eragin handia dauka ikasleen osasunean: bitamina, proteina eta nutrienteak ezin hobeak dira.

  3.  Ez dute gehigarririk, ezta kontserbatzaile artifizialik ere. Irin finduarekin lortutako pasta baino naturalagoa eta gozoagoa da

  4. Bertako nekazaritza ekologikoa bultzatzen du, umeen artean kontzientzia latzen. Polita, baliagarria eta oso logikoa da.

  5.  Gaur egun jantokia umeen heziketan atal garrantzitsua izan behar da, janari desberdinak deskubritzen dituzte.

  6. Gauza berriak ezagutzeko aroan daudenez, “testurak, zaporeak, usainak …” asko zaindu beharreko garaia da.

  7.  Txaramela Ingurumen eta Elikaduraren Hezkuntza Eskolan eskeintzen ditugun tailerren eta material didaktikoen bidez pasta ekologiko eta integrala jatearen garrantzia hobeto ulertzeko aukera izango dute ikasleek.

Txalotzeko moduko da guraso eta irakasle batzuen esfortzua. Oztopo guztien gainetik,   bertako baserrietan ekoiztutako elikagaien bidez,  ikastetxeetako jangeletan elikadura ekologikoa eta osasuntsua  txertatzeko proiektuak aurrera eramatearren.

Guk lanean jarraituko dugu kalitatezko produktuak ekoizten,  ama lurraren defentsa eta elikadura burujabetza oinarri izanik!

 

.

Ondo jateko errezeta mundialak / txaramela pasta

Ondo jateko errezeta mundialak (Sasoiko barazkiekin errezeta desberdinak egiteko sukaldaritza ikastaroak)

Gure jateko moduak eragin zuzena daukala ingurunean eta gure osasunean eretxita, Igitiek, Sustraiak katering ekologikoak eta Txaramelak  Ondo jateko errezeta mundialak izena duen sukaldaritza tailerrak antolatu dituzte. Hiru tailer dira. Lehenengoa, Hemen ez da ezer botatzen, probetxu osoa atera jakiei azaroaren 8an Lemoako Karabie Gaztetxean izango da; bigarrena, Zer egin gure kontsumo taldeko saskiarekin, azaroaren 15ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean eta hirugarrena, Elikadura, kulturaren parte, munduari begira izenekoa, azaroaren 22an Arteako Herriko Bentan.

Bertako eta sasoiko barazkiak jatean, bertoko baserriak eta gure burua ere elikatzen ditugu. Bertoko ortuetan sasoi batzuk gogorragoak dira bariedadea murritzagoa delako eta horregaitik garrantzitsua da janaria prestatzeko orduan baliabide desberdinak eukitea.

Ikastaro honen bitartez, sasoiko barazkiekin errezeta ezberdinak prestatzen ikasiko dugu eta baita ere janariari lotuta dagoen kultura ere.

Esan bezala, hiru saiotan bananduko da ikastaroa eta saio bakoitzak bi ordu eta erdiko iraupena izango du;

Hemen ez dugu ezer botatzen, probetxu osoa atera jakiei!

Saio honetan, Txaramela Ingurumen eta elikadura hezkuntza eskolak, gure sukaldeetan sortutako jakien soberakinaz baliatuz, errezeta original eta errazak egiten erakutsiko digu.

Gainera, jakiak prestatzen ditugun bitartean erosketa arduratsuaren gakoaz hitz egingo digu, hondakin organikoak murrizteko.

Azaroak 8 Lemoako Gaztetxean 18:00retan

Barneratu barazkien munduan!

Saio honetan, Sustraiak katering ekologikoak, gure ortuetan dauden barazkiak ezagutzen eta erabiltzen erakutsiko digu.

Momentuan ortuan dauzkagun barazkiekin errezeta ezberdinak prestatuko ditugu.

Gutxiago ezagutzen ditugun barazkiak (mizuna, packchoy, kolinabo…) deskubritzen saiatuko gara; horretarako menu barazkijalea prestatuko dugu, lehenengo eta bigarren platerekin baita postrearekin ere.

Azaroak 15 Igorreko Kiñu Gaztetxean 18:00retan

Elikadura kulturaren parte, munduari begirada.

Hirugarren saioan, janariarekin lotuta doan kultura landuko dugu.

Horretarako, munduko herrialde ezberdinetako pertsonak, haien herrialdeetako plater tipikoak egiten erakutsiko digute. Haien ohitura eta errezetak deskubrituko ditugu baina hauek prestatzeko bertoko baliabideak erabiliko ditugu.

Azaroak 22, Arteako Herriko Bentan 18:00retan

Hiru saioak helburu berdina daukate baina independienteak dira, apuntatu zaitezke batera bakarrik bebai, beraz ez galdu aukera eta deitu edo bidali emaila hurrengo telefono edo helbidera.

info@sustraiakcatering.com

645046005 (Roser)

 

 

 

 

Azoka larrabetzu 2018 /txaramela pasta

BERTOKO PRODUKTUEN XX.AZOKA LARRABETZU – TXARAMELA PASTA

BERTOKO PRODUKTUEN XX.AZOKA – TXARAMELA PASTA

Domeka honetan, urriaren 21ean, urtero bezala, Larrabetzuko Plazan Gurpide elkarteak antolatzen duen Bertako produktuen azoka handian egongo gara.

Gurpide Bertoko produktuen elkartea, Larrabetzuko baserritar eta kontsumitzailez osatuta dago. Elkartearen helburu nagusienetakoa hurbileko eta kalitatezko produktuen eskuragarritasuna bultzatzea da. Larrabetzuko eskolarekin ere lan egiten dute umeen menuak bertako ekoizleen  produktuekin osatzen direlarik.

Azoka honen ibilbidea luzea da eta gure kasuan hau parte hartuko dugun hirugarren urtea izango da. Bertan eskuratu ahalko dituzue aste honetan mimo handiz prestatu ditugun zapore ezberdinetako pastak. Azkeneko kalabazin eta piper gorriekin egindakoak, berakatza eta perexilagaz, espinakekin, erremolatxarekin, kurkuma, kurry, albaka etb…

Sasoi aldaketan gaude eta bertako eta sasoiko produktuak kontsumitzea oso garrantzitsua da bai guretzako baita lurrarentzat ere, horregatik azoka honen leloa  “Lurra, lana eta jana”.

Ez dugu ahaztu behar azokak berreskuratzea ezinbestekoa dela, tokikoak diren produktuak, sasoikoak, kulturalki egokiak, alde bientzat prezio justua dutenak eta  osasungarriak diren elikagaiak eskuragarri izateko.

Gainera horrela kontsumitzen badugu beste kontsumo eredu bat bultzatzen dugu eta azokako kontsumitzaile bakoitzak bertoko ekoizleen elikagai prozesu produktibo osoa ezagutu, konpartitu eta babestu egiten du. Kontsumitzaileak ekoizlea ezagutu eta bere kontaktua izango du.

Zirkuitu laburrak eratzeko baserritarren eta herritarren arteko harremanak landu eta zubiak eraiki behar ditugu, norbanakoen konpromisoa jorratu behar da, elkarrekiko ezagutza bultzatu eta ahalik eta erantzukizun partekatu handiena sustatu behar da.

Hori dela eta domeka honetan Larrabetzura bertaratzera animatzen zaituztegu, giro ona eta produktu ezin hobeak udazkenari aurre egiteko . Azokaz aparte, kartelean ikusi ahal duzuen bezala ekintza ezberdinak egongo dira azokaren egunean eta aste horretan zehar:

  • Landa-lurra ondare estrategikoa: Larrabetzu (Gaindegia ren eskutik)

Urriak 17, 19:00retan Anguleri kultur etxean

  • Ariketa fisikoaz gozatu bertoko lorategiak txukunduz. (Gym Berdearen eskutik)

Azokako egun berdinean goizeko 12:00etan

  • Basogintza Bizkaian. Eta orain zer? (Kolore Guztietako Basoak-en eskutik)

Urriak 30, 19:00 retan Angulerin Kultur etxean

 

Ez galdu aukera, animatu eta erdu azokara!!