Gure jateko moduak eragin zuzena daukala ingurunean eta gure osasunean eretxita, Igitiek, Sustraiak katering ekologikoak eta Txaramelak Ondo jateko errezeta mundialak izena duen sukaldaritza tailerrak antolatu dituzte. Hiru tailer dira. Lehenengoa, Hemen ez da ezer botatzen, probetxu osoa atera jakiei azaroaren 8an Lemoako Karabie Gaztetxean izango da; bigarrena, Zer egin gure kontsumo taldeko saskiarekin, azaroaren 15ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean eta hirugarrena, Elikadura, kulturaren parte, munduari begira izenekoa, azaroaren 22an Arteako Herriko Bentan.
Bertako eta sasoiko barazkiak jatean, bertoko baserriak eta gure burua ere elikatzen ditugu. Bertoko ortuetan sasoi batzuk gogorragoak dira bariedadea murritzagoa delako eta horregaitik garrantzitsua da janaria prestatzeko orduan baliabide desberdinak eukitea.
Ikastaro honen bitartez, sasoiko barazkiekin errezeta ezberdinak prestatzen ikasiko dugu eta baita ere janariari lotuta dagoen kultura ere.
Esan bezala, hiru saiotan bananduko da ikastaroa eta saio bakoitzak bi ordu eta erdiko iraupena izango du;
Hemen ez dugu ezer botatzen, probetxu osoa atera jakiei!
Saio honetan, Txaramela Ingurumen eta elikadura hezkuntza eskolak, gure sukaldeetan sortutako jakien soberakinaz baliatuz, errezeta original eta errazak egiten erakutsiko digu.
Gainera, jakiak prestatzen ditugun bitartean erosketa arduratsuaren gakoaz hitz egingo digu, hondakin organikoak murrizteko.
Azaroak 8 Lemoako Gaztetxean 18:00retan
Barneratu barazkien munduan!
Saio honetan, Sustraiak katering ekologikoak, gure ortuetan dauden barazkiak ezagutzen eta erabiltzen erakutsiko digu.
Momentuan ortuan dauzkagun barazkiekin errezeta ezberdinak prestatuko ditugu.
Gutxiago ezagutzen ditugun barazkiak (mizuna, packchoy, kolinabo…) deskubritzen saiatuko gara; horretarako menu barazkijalea prestatuko dugu, lehenengo eta bigarren platerekin baita postrearekin ere.
Azaroak 15 Igorreko Kiñu Gaztetxean 18:00retan
Elikadura kulturaren parte, munduari begirada.
Hirugarren saioan, janariarekin lotuta doan kultura landuko dugu.
Horretarako, munduko herrialde ezberdinetako pertsonak, haien herrialdeetako plater tipikoak egiten erakutsiko digute. Haien ohitura eta errezetak deskubrituko ditugu baina hauek prestatzeko bertoko baliabideak erabiliko ditugu.
Azaroak 22, Arteako Herriko Bentan 18:00retan
Hiru saioak helburu berdina daukate baina independienteak dira, apuntatu zaitezke batera bakarrik bebai, beraz ez galdu aukera eta deitu edo bidali emaila hurrengo telefono edo helbidera.
info@sustraiakcatering.com
645046005 (Roser)