Sukaldaritza eskoletan

Arteako Eskolako umeek 2019. ikasturtea, Txaramelarekin batera jaki ezberdinak ezagutzen eta errezeta ezberdinak egiten ikasten hasi dute. Klaseak bukatu bezain laster poz-pozik datoz janari ezberdinak ezagutzeko gogoekin.

Txaramela Elikadura eta Ingurumen hezkuntza Eskolan sortu dugun “Sukaldaritza eskolan” ikastaroan, janaria prestatzen duten bitartean gure elikatzeko erak ingurumenean eta osasunean daukan garrantzia ikasten dute.

Lehenengo asteak zerealak lantzen ari gara,(artoa,garia,oloa…) hauen jatorria, integrala jatearen garrantzia azaltzen diegu eta kolore eta forma ezberdinak lantzen, errezeta osasuntsu eta erakargarriak prestatzen dituzte, sormena landuz.

Zerealen ostean, Neguko barazkiak izango dira protagonista, sasoian sasoikoa jatea eta bertakoa jatea zein garrantzitsua den ikusiko dute eta oso gogoko ez dituzten azalorea, brokolia, aza etb jateko errezagoak diren beste era batzuetan prestatuko dituzte.

Umeak banaka eta taldeka ere arituko dira beti euskaraz, haien elikaduraren protagonistak izanik, modu honetan balio gehiago emango diote janariari.

Elikadura burujabetza helburu gizartean eraldaketa sortzeko, lanean hasi behar gara gazteenetatik hasita, iraultza sukaldean hasten delako!

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *