Gure garaian Egin eta Ekin bezalako proiektua egon balego…..zorte handiko gazteak dira programa honetan parte hartzen dutenak!!!jaiotzen garenetik ikasketak amaitu arte gure bidea «nahiko zehaztuta» dago eta sormena eta ekintzailetasuna askotan alde batera geratzen dira.
Ikasketak bukatu eta zure buruari galdetzen diozu, eta orain zer? zer demontre? zein enpresan hartuko naute? gustura egongo naiz? gustokoa izango dut? horregatik, gaztetatik ekintzailetasuna garatzea eta ikustea etorkizunean hainbat aukera existitzen direla, mota askotakoak, ezinbestekoa da.
Laugarren urtea da Egin eta Ekin programan parte hartzen dugula. Guretzat oso interesgarria iruditzen zaigu ikasle gazteen aurrean ipintea eta gure esperientziaren bidez aurkitu ditugun oztopoak eta alternatibak geletara hurbiltzea.
Gazteei gure proiektua erakutsi baino lehen ez genion hainbesteko garrantzia ematen egindako lanari baina gero ohartzen zara zein garrantzitsua den sortzea, eratzea eta zuk eraikitzea zure proiektua, zuk nahi duzun modua, zure bidea eta bizimodua aukeratuz.
Hori bai, kontutan eduki behar da edozein gauza hasieratik eraikitzea ez dela erreza eta pazientzia ekintzailetasunaren gakoetako bat dela, ezina ekinaren ekinez egina.
Uste dugu, arlo ezberdinetako proiektuak erakustea gazteei errealitatera hurbiltzen dietela eta balio handikoa tresna dela haien ideiak garatzeko. Gure kasuan konkretuki beste lanketa gehitua daukagu, lan mundutik hain desagertua dagoen lehenengo sektorera hurbildu eta aukera duin bat dela ikustaraztea.
Urtea energiarekin hasteko urtarrilaren 29an, Gastrolopithekus eskolan pasta ikastaroa egingo dugu. Pasta egiten ikasi eta gastrolopithekus eskolako Enaitzegaz batera pastarekin ...
Azkenaldian eztabaida handia sortu da eskoletako jangelen ereduaren inguruan. 2000urteko araudiaren ostean ikastetxe publikoko jantoki guztiak catering empresa batek gestionatzen ...
Arteako Eskolako umeek 2019. ikasturtea, Txaramelarekin batera jaki ezberdinak ezagutzen eta errezeta ezberdinak egiten ikasten hasi dute. Klaseak bukatu bezain ...
Gure jateko moduak eragin zuzena daukala ingurunean eta gure osasunean eretxita, Igitiek, Sustraiak katering ekologikoak eta Txaramelak Ondo jateko errezeta mundialak izena ...